13ira2026
Klubak
Txantrea Mendi Taldea - Purujosa-Bco. Valcongosto-Cueva Los Pilares-Beraton
Ibilbide ikusgarri honen irteera “Moncayoren alde ezkutua”n zehar Zaragozako Purujosa herrian izanen dugu, Isuela ibaiaren eta Ama Birjinaren sakanaren gaineko ezproi harritsu baten gainean.
Informazio gehiago
“Moncayoko Alde Ezkutua” izeneko eremuan, naturak kareharrizko hiri sorgindu bat zizelkatu du muela, labar eta dorre handien artean. Higadurak irekitako kobazulo eta zulo ugariek paisaia magiko hau osatzen dute. Bidezidorretatik aldenduko garen gure txango honetan, bizitzako argazkirik onenak ateratzeko aukera emango dizkigun haitzulo bikain bat baino gehiago ezagutuko dugu.
- Kokalekua: Purujosa
- Irteera ordua: Goizeko 7:00ak
- Zailtasuna: Zeharkaldi/igoera ertaina
- Luzera: 15 Km
- Igoera: 820m
- Iraupena: 6 ordu
Izena emateko:
- 630813883 telefonora deituz asteazken edo ostegunean 20:30etik 22:00etara.
- HEMEN klikatuz eta eskatzen diren datuak betez (online inskripzio hori irekita dago eta ostegunean itxiko da 22:00etan)
Instagram
Facebook
Web
Bloga
Diptikoa